Jabier Madrazo gizarte eta etxebizitza sailburua Elgetan izan da Salbador kaleko proiektua ezagutzen

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urt. 2a, 15:36
Eusko Jaurlaritza 383.000 euroko diru laguntza eman du, besteak beste Salbador kaleko urbanizazio lanak egiteko. Lanak hilaren 14an hasiko dituzte eta Amaral enpresak egingo ditu sei hilabeteko epean.

Jabier Madrazo sailburua Elgetan izan da. Eusko Jaurlaritzak 383. 180 euroko dirulaguntza bideratuko du Elgetara. Hiru proiektu diruz lagunduko ditu. Artekalen egindako ur-hornidura sarearen berritze lanetarako eta Torrezahar urbanizatzeko proiektua idazteko emango ditu laguntzok. Zatirik handiena, 368.885 euro, Salbador kalea  urbanizazio lanak egiteko erabiliko dira. "Salbador kalea oinezkoendako jarriko dugu", esan du Madrazok. Tratamendu mistoa emango diogu, oinezkoendako eta autoendako ipiniko dugu. Hiri azpiegiturak ere berrituko ditugu. Ur-hornidura, estolderia, energia elektrikoa, argi publikoak, gasa, telefonia eta telekomunikazioak..."

Lanak hilaren 14ean

Urbanizazio lanak lehenbailehen egitea ezinbestekoa da. Aspaldiko egitasmoen artean aurkitzen da Salbador kalea oinezkoendako jartzea. Datorren astean hasiko diren lanotan hiri-azpiegiturak berrituko dituzte, kalea oinezkoendako jarriko dute eta egoteko gune-eremu berriak egingo dituzte. "Aspaldiko eskaera da Salbador kalea egokitzea. Lanak hilaren 14an hasiko dituzte eta badakigu honek eragozpenak sortuko dituela. Baina, emaitzak pena merezi duela uste dugu", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Ea lortzen dugun etxebizitza babestuetara bizitzera joatekoak direnei epea aurreratzea". Lanak esleituta daude, Amaral enpresak egingo ditu hilaren 14an hasi eta sei hilabeteko epean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak