Izenematea zabalik kirolean lehenengo sorospenen gaineko ikastarorako

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko api. 28a, 20:11
Maiatzaren 27an hasiko den ikastaroan kirolean elikadura, hidratazioa eta bendaje funtzionalak izango dituzte hizpide.

Jarduera fisikoan eta kirolean, batzuetan, ezusteak gertatzen dira eta horrelakoetan komenigarria da nola jokatu jakitea. Elgetako Udalak kirola edo jarduera fisikoa ardatz duten ekintzetan gerta daitezkeen egoera ezberdinen aurrean kontuan hartu beharreko aholkuak jasoko dituen ikastaroa antolatu du. Lehenengo sorospen edo laguntza nola eman aztergai izango duen 10 orduko ikastaroa izango da eta maiatzaren 27an emango diote hasiera.

Oinarrizko ikastaroa

Kirol praktikan gehien ematen diren lesioen identifikazioa egingo dute lehenik eta behin ikastaroan. Haurren artean ohikoak diren lesioak izango dituzte aztergai baita traumatismo mota arruntenak ere; lokarriak, giharrak, tendoiak... Elikadura eta hidratazioa ere hizpide izango dituzte. Azkenik, hesgailu funtzionalak nola egin eta larrialdietan nola jokatu aztertuko dute.
    Ikastaroan parte hartzeko izenematea zabalik dago maiatzaren 15era arte. Saioak maiatzaren 27tik ekainaren 5era arte egingo dira martitzen eta eguenetan, 19:00etatik 21:00etara kultura etxean.
Prezioa 40 euro da. Udaletik jakinarazi dute gutxieneko partaide kopurua ipini dutela ikastaroa martxan jartzeko. Taldea osatzeko gutxienez zortzi lagun beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak