IV. Magia Mostran goi mailako magoak izango dira

Maider Arregi 2008ko maiatzaren 9a

Maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo da IV. Magia Mostra Elgetan. Magia gala izango da barikuan eta zapaturako iaz publikoaren saria eraman zuen magoa: Migué magoa. Pianoarekin lagunduta jardungo du magia egiten, magia-musikatua. Baina aurreko egunean magia gala egingo da eta taula gainean bost mago. Domekan, berriz, kaleko magia.

Maiatzak 16 barikua, 22:30: MAGIA GALA

(prezioa: 18 euro, bazkideek 15 euro)

MORRISON. Aurkezlea. Madriletik dator, Portabenturako magoa. "El magnífico" moduan ezaguna. ANDY GONZALEZ: Mundu guztian ibilitako magoa. Estatuko lehenengo saria magia orokorrean.

ILVA SCALI: Paris. "magic lady". Eszena magian hainbat sari. Magoen artean oso maitatua.

MIRCO: Argentina. Hainbat sari internazional: Mandrake D'or, originaltasunari saria La Vegasen, Eszenako lehen sariduna, AEBn urrezko saria...

BRANDO ETA SILVANA: Argentina. 2005eko Chevallier Andrey sarian Argentinako mago onena, baita "Cometa Mágico" saria ere.

Maiatzak 18 zapatua, 22:30 MAGIA

(prezioa: 14 euro, bazkideak 11 euro)

MIGUÉ MAGOA: Holandan kartomagiako lehen saria. III. Magia mostran publikoaren saria. "Baraja eta pianorako kontzertua" emanaldia: Jonathan Waleson eta Miguel Puga.

Maiatzak 19 domeka, 12:45 KALEKO MAGIA (doan)

Kalean zehar ikusi ahal izango da magia. FLIKTO, JUSTO THAUS: Malaga. Animazioa gurpil gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak