Ibilbideak Karabietara joko du. Eltze iturrira, Larrosa iturrira, Lehenengo Errekara eta Intxortako Ubegiko zein Arrotako iturrietara. Atxiluko iturritik bueltan itzuliko dira Elgetara. "Ibilbide nahiko handia da, batez ere ume txikiendako", esan du kiroletako zinegotzi Rebeka Uberak. "Guztia egin beharrean, umeekin animatzen direnak zati bat egin dezakete". Uberak ibilbidea finkatzeko lanetan Alex Arantzabalen eta Pello Gorrotxategiren laguntza nabarmendu.