Itsaso Leaniz da aurtengo psikomotrizitate irakaslea

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 25a, 16:27
Eskolak hasi aurretik bilera informatiboa egingo dute hilaren 30ean, udaletxean.

Urriaren 5ean hasiko dira aurten psikomotrizitate eskolak. Itsaso Leanizek gidatuko ditu, eta aurretik bilera egin gura du interesa duten gurasoekin. Eguaztenean, hilak 30, elkartuko da eurekin 18:30ean. "Azalduko diet proposatutako dinamika zein den", adierazi digu.
     Psikomotrizitatearen praktikak umearen osotasuna hartzen duela kontuan esan digu, eta autonomia, sormena, errespetua eta inteligentzia lantzen dituela. "Ume bakoitzaren garatze prozesua, beharrak eta desioak hartuko ditugu kontuan", adierazi du. Beti ere marko eta dinamika baten barruan saioak ez direla gidatuak izango ere aurreratu digu. "Saio bakoitzak hasiera bat eta bukaera bat izango ditu, baina helburuak lortzeko jarraipenak badu bere garrantzia. Ume bakoitzak bere erritmoan aukeratu eta egingo ditu ekintzak. Ni laguntzaile bat izango naiz sormen prozesu horretan".
     Astean saio bakarra egingo dute, astelehenetan. Ordutegia eguazteneko bileran finkatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak