Irteera Karrantzara eta mozorro festa udalekuei amaiera emateko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 22a, 18:11
Bihar, eguena, Karrantzako Karpin Abentura parkera joango dira udalekuko umeak. Etzi, barikua, mozorro festa egingo dute udalekuei amaiera emateko.

Karrantzara doaz bihar, eguena, udalekuko umeak. Karpin Abentura parkea ezagutzera doaz. 09:00etan irtengo dira Herriko plazatik. Ingurumenaren arloko hezkuntza, ikerketa eta sentsibilizazioa sustatzea ditu helburu 20 hektareako saila hartzen duen parkeak. Fauna babestea eta espezieen biodibertsitatea ziurtatzea ere bada bere egitekoa.

     Jolasen bidez umeek espezieen eboluzioaren kontzeptua landuko dute eta sortu zenetik gaur egunera arte Lur planetak izandako bilakaera ikusiko dute. Elgetarrek autobusean egingo dute Karrantzarainoko bidea eta bertan egingo dituzte hamaiketako eta bazkaria. 16:30ean itzuliko dira Elgetara. Hiru begiralerekin joango da; Mireia Berriozabal, Nagore Ojanguren eta Maialen Elortza.

Mozorro festa

Barikuan, udalekuotako azken egunean, mozorro festa egingo dute. Norberak bere mozorroa eraman beharko du eta elkarrekin agur festa egingo dute hiru asteko udaleku irekiei amaiera emanez.


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak