Irteera antolatu dute Gasteizko izotz pistara martxoaren 15erako

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko otsailaren 28a

Izenematea zabalik dago Udaletxean, ludotekan eta gaztelekuan.

    Gasteizko izotz pistara irteera antolatu du Elgetako Udalak. Martxoaren 15ean, zapatua, egingo dute eta herritar guztiei dago zabalik. "Arratsalde dibertigarria pasatzeko aukera dute herriko ume, gazte, heldu eta erretiratuek", adierazi dute Udaletxetik.
    Izenematea zabalik dago Udaletxean, ludotekan eta gaztelekuan. Prezioa 10 euro da 18 urtetik beherakoendako eta 12 euro gainerakoendako. Ludotekako eta gaztelekuko bazkideendako sei euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak