Irailetik beheranzko joera hartu du langabeziak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko otsailaren 2a

Urtarrileko datua azken 12 hilabeteek emandako onena da, eta Debagoieneko baxuena. Elgetan, 30 lagun daude langabezian, herriko biztanleria aktiboaren %6,10.

2009ko abuztura bitartean goranzko joera izan zuen langabeziak, baina ordutik aldatu egin da joera hori eta langabezia bulegotik eman berri dituzten datuek, momentuz, baieztatu egiten dute aldaketa hori. Urtarril amaieran 30 elgetar zeuden INEM-en izena emanda, biztanleria aktiboaren %6,10.

     Tasa hori azken 12 hilabeteetako baxuena izateaz gain, Debagoieneko onena ere bada.


Langabetu
kopurua
Langabezia
tasa
Urtarrila 2009
38 %7,72
Otsaila 09
 46  %9,35
Martxoa 09  47  %9,55
Apirila 09 44
%8,94
Maiatza 09 38
%7,72
Ekaina 09 40
%8,13
Uztaila 09 45
%9,15
Abuztua 09 46
%9,35
Iraila 09 41
%8,33
Urria 09 40
%8,13
Azaroa 09 35
%7,11
Abendua 09 35
%7,11
Urtarrila 2010
30
%6,10

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak