Herriko baserritarrek egindako produktuak ezagutzera emateko azoka egingo da aurten ere irailean. Badira urte batzuk egiten dela eta salmenta onak izan ohi dituzte herriko produktoreek egun horretan. Aurten, irailaren 19an egingo da azoka hori eta bertan postua ipintzeko interesa duten baserritarrek udaletxera jo behar dute lehenbailehen.