Intxortako Lehoiek batzarra deitu dute barikurako

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko irailaren 21a

Bolatoki tabernan elkartuko dira, 19:30ean. Besteak beste lagunartearen inaugurazioa izango dute hizpide.

Lagunartearen inaugurazio ekitaldia, 2010-2011 denboraldiko irteera eta Gabonetako loteria izango dituzte berbagai. Bazkide guztiak daude batzarrera deituak. Esan bezala, barikuan, irailaren 24an egingo dute egoitza duten Bolatoki tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak