Inoiz baino nazioartekoagoa izango da aurtengo Magia Mostra

Txomin Madina Milikua 2008ko mai. 13a, 21:48
Asteburu honetan egitengo dute IV. Magia Mostra, eta ikuskizunak Espaloia kafe antzokian izateaz gain, kalera ere aterako dituzte.


Egubakoitzean magia gala handia egingo dute, eta bertan, mundu osotik etorritako hainbat magok eskainiko dute euren ikuskizuna. Antolatzaileek adierazi dutenez, inoiz baino nazioartekoagoa izango da aurtengo Mostra.

Hala, egubakoitzeko galan egongo dira besteak beste, Morrison, Portabeturako magoa eta aurkezpen lanak egingo dituena; Mirko mago argentinar ospetsu eta saritua; Ilva Scali frantziarra, Mostran parte hartuko duen  lehen emakumezko magoa eta baita Andy Gonzalez, Brando eta Silvana ere. Sorpresaren bat edo beste ere iragarri dute galarako.

Zapatuan, Migué magoaren txanda izango da, eta Jonathan Waleson eta Miguel Pugak baraja eta pianorako kontzertu emanaldi eskainiko dute.

Antolatzaileen esanetan ikuskizun landuak dira denak ere, magia beste era bateko ikuskizun motekin nahastuz. Gaineratu dute Elgetako Mostra apurka apurka ezaguna egiten ari dela magoen artean eta izen gehienak ikusleendako ezagunak izan ez arren, kalitatea bermatuta dagoela azpimarratu dute.

Sarrerak eskuragarri

Ostiraleko magia gala gaueko hamar t'erdietan hasiko da, eta sarrerak 18 eurotan daude salgai, Espaloiako bazkideentzat 14 eurotan. Zapatuko saioa ere hamar t'erdietan hasiko da, baina kasu honetan 14 eurotan dago sarrera, bazkideentzat, 11 eurotan. Honetaz gain, igandean ere egongo da zer ikusia kalean egongo diren animatzaile eta magoei esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak