Eguerdi partean Salbador kalean ipintzekoak ziren umeendako puzgarriak, frontoian ipini zituzten azkenean; koadrilek udaletxeko arkupean prestatu zituzten gisatuak; eta Herri bazkaria plazan egin bazen ere aterpean izan zen. Arrabots taldearen dantzaldia Espaloia kafe antzokira eraman zuten. Zalantza barik, euriak markatutako eguna izan da Elgetako II. Koadrilen eguna.
Gisatu lehiaketa
Iñigo Azkarragak eta Ramon Ugaldek prestatutako gisatuak jaso du aurten epaimahaiaren nota altuena. Bigarren eta hirugarren postuetan puntu berdinketa egon da. Jose Antonio Ojangurenek eta Gloria Barredok eraman zuten bigarren saria, eta 90210 koadrilak, berriz, hirugarrena. II. Gisatu lehiaketako sailkapena, jarraian.
| Sukaldariak | Puntuazioa | |
|---|---|---|
| 1. | Iñigo eta Ramon |
39 |
| 2. | Josean eta Gloria |
38 |
| 3. | 90.210 | 38 |
| 4. | Faka-Faka | 37 |
| 5. | Neskatxoak | 34 |
| 6. | Fly | 32 |
| 7. | Mamasuele | 31 |
| 8. | Beretxi eta Jose |
30,5 |
| 9. | Mutiltxoak | 30 |