Inauterietan eskolako umeen saioa, pailazoak, herri afaria eta kontzertua

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 10a, 22:01
Eguraldi iragarpena dela-eta, eskolako umeek udal pilotalekuan egingo dute aurten emanaldia.


Barikuan, hilak 12, ospatuko dugu Inauteria Elgetan. Eskolako umeak izango dira lehenak Inauteria kalera ateratzen. Eguraldi txarra espero dela-eta, aurten ez dute ohiko kalejira egingo. 15:00ak aldera eskolako 87 umeak udal pilotalekurantz abiatuko dira. Bertan asteotan hainbestetan entseatutako emanaldia egingo dute. "Ikuskizun zoragarria egingo dugu", adierazi du herri eskolako zuzendari Emma Igartuak. "Asko entseatu dugu eta primeran aterako zaigu". Euskal mitologiako pertsonaiak aukeratu dituzte mozorroak prestatzeko. Ez dakigu besterik.
     Amaitutakoan eta guraso elkartearen eskutik txokolate-jana egongo da. Jarraian, udalak antolatutako jokoak eta pailazo emanaldia egongo da. Pantxika eta Txinparta pailazoek Ederra zalaparta izeneko emanaldia egingo dute Espaloian.

Gaua, gaztetxean

Gaztetxekoek, berriz, herri afaria eta ska kontzertua antolatu dituzte. Azpeitiko Egurra ta kitto! taldea eta Kataluniako Mimmisikous Band izango dira gaztetxean 23:00etan hasita. Aurretik, afaltzeko elkartuko dira. Menuan patatak errioxar erara, hanburgesak tomate saltsan, postrea, kafea, ogia eta edaria 9 euroko prezioan. Haizean eman daiteke izena eguenera arte, hilak 11.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak