Ikasturteko azken eguna dute gaur Herriko eskolako neska-mutikoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ekainaren 23a

Eskolak antolatuta bazkaria egingo dute denek elkarrekin. Guraso Elkarteak eta Udalak prestatuta, berriz, disko-festa eta haur jokoak izango dituzte arratsaldean.

Amaitu da 2008/2009 ikasturtea Elgetako herri eskolan. Gaur dute azken eguna. Goizeko jarduna besterik ez dute egin eskolako umeek eta eguerdian, eskolak antolatuta, urteroko bazkaria egingo dute guztiek elkarrekin.

San Juan bezpera izanik, arratsalde betea izango dute umeek. 14:30ean, guraso elkarteak antolatuta disko-festa izango dute Espaloian. 17:30ean haur jolasak egingo ditu Udalak kiroldegian eta jarraian, 19:30ean, txitxiburduntzia antolatu dute gaztetxekoek. Bolatoki ondoan dagoen San Juan sua 22:30ean piztuko dute San Juan eguneko kantua abestu ostean. Suak zer esanahi duen ere azalduko dute une horretan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak