Ikasturte amaierako ekitaldi ezin 'martxosoagoa', aurten

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko eka. 19a, 18:33
Espaloia kafe antzokia jendez lepo bete zen bariku arratsaldean eskolako umeek prestatutako ikuskizuna ikusteko.

1, 2, 3 esan berriro... lehiaketa ospetsua abiapuntu hartu eta hamaika dantza saio egin zituzten Herri eskolako umeek barikuan. Urtero legez, gurasoek eta senitartekoek bete egin zuten aretoa jaialdia ikusteko. Ordubete pasatxoko ekitaldia izan zen non erritmo dantzagarriko abestiak dantzatu eta kantatu zituzten umeek. Landutako saioa izen zen, zalantza barik.

Seigarren mailakoen agurra

Herriko umeen artean makina artista dagoela argi geratu zen barikuan. Saio borobila egin zuten baina, akaso, hunkigarriena seigarren mailako ikasleen agurra izan zen. Aurrerantzean, Elgetatik kanpo egingo dituzte ikasketak. Euren agurra polita izan zen, baita luzaroan gela berean ikaskide izan dituzten 5. mailakoek eskainitako omenalditxoa ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak