Hurrengo hilaren 13an eta 27an etorriko da tutorea, Aitor Madrid ziurrenik, Elgetako Kzgunera, 16:00etatik 20:00etara. Tutoreari hainbat kontsulta egiteko aukera izango dute interesatuek. Gainera, bina orduko zortzi ikastaro egiteko aukera ere egongo da uztailean zehar.
Ikastaro berriak
Sare sozialak, skype, google tresnak, blogger, youtube, wikipedia, google maps and earth eta zuhaitz genealogikoa, uztailean gai horiek guztietan trebatzeko aukera izango dute elgetarrek.
Sarearen bidez komunikatu, bideodeiak egin, materiala bilatu eta ikusi edo edozein herrialdeko helbide, errepide, leku edo negozio bilatu... Norberaren antzinakoak ezagutu eta zuhaitz genealogikoa egiten ere erakutsiko dute.
Interesatuek esandako egunean eta orduan Kultura etxeko Kzgunera jo besterik ez dute. Ikastaroak doan dira. Aukera polita egunotan denbora librea dutenendako.