III. Magia Mostra egingo da maiatzean

Maider Arregi 2007ko apirilaren 3a

Maiatzaren 4, 5, eta 6an egingo da III. Magia Mostra Espaloia Kafe Antzokian. Besteak beste, aurtengo kartelean Roberto Giobbi suitzarra, Luis Manuel, Nacho Diago, Murphy, Raul Alegría eta Yunkek eskainiko dute ikuskizuna. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai.

Roberto Giobbi apustu berezia izango da bariku gauerako, maiatzaren 4an. Suitzatik etorriko da Elgetara. Eta zapatuan, maiatzaren 5ean, gala ikusgarria: Luis Manuelen manipulazioa, Nacho Diago, Murphy, Raul Alegría, eta Yunke. Domekan, maiatzaren 6an, berriz, magia kalean eta globoflexia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak