III. Magia Mostra aurkeztu dute

Maider Arregi 2007ko api. 25a, 14:50
Elgetako Espaloia Kafe Antzokian guztia prest dute III. Magia Mostra egiteko. Atzo, apirilak 24, egin zuten aurkezpena. Maiatzeko lehenengo asteburuan goi-mailako sei mago arituko dira Elgetan.

Berriz ere sinistu ezindako magiaz gozatzeko aukera izango da Elgetako Magia Mostran. Maiatzaren 4 eta 5ean goi mailako sei mago arituko dira Espaloian eta domekan, berriz, kaleko magia animazioa egingo dute Gasteizko Ilusionismo taldeko kideek.
Lehenengo ikuskizuna kartomagia izango da, Roberto Giobbi maisu suitzarraren eskutik. Zapatuko galan, berriz, Murphy, Raul Alegria, Nacho Diago, Luis Manuel eta Yunke aritu dira. Guztiak ere ospe handikoak magia munduak

Sariak

Originaltasuna, dotorezia eta batez ere umorea izango dira aurtengo magia mostrako osagarri nagusiak. Sariak ere banatuko dira. Publikoak mago onena aukeratuko du eta aukeraketa horretan parte hartzen dutenen artean antolatzaileek bi pertsonendako afaria eta sarrerak zozketatuko dituzte Gasteizko Magia Jardunaldietarako. Sarrerak salgai daude. Munduko sei mago handi 28 euroren truke ikus daitezke Espaloian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak