Maiatzaren 1ean eman zioten amaiera Elgetako II. Frontenis txapelketari. Ezuste gutxi egon zen arratsaldez jokatutako bi finaletan eta gizonezkoetan iazko txapeldunak nagusitu ziren. Haritz Gallastegik eta Eñaut Arantzetak 25-14 irabazi zuten finala. Emakumezkoetan Nagore Ojangurenek ere bigarren txapela eraman zuen etxera, aurten bikote berriarekin, Leire Urgoitiarekin.