Igerilekuak ipini dituzte Maala parkean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko uzt. 15a, 21:31
Printzipioz bi egunez egongo dira. Txirrista daukan puzgarria berriak arrakasta handia izan du umeen artean.

Elgetak ez du igerilekurik, baina uztailean umeek Maala parkean urarekin jolasean aritzeko aukera izaten dute. Aurten igerileku handi bat, txirrinta duen puzgarria eta beste bi igerileku txiki ipini ditu Udalak. Printzipioz bi egunez egongo dira erabilgarri.

Umeak gustura uretan

15:30ean zen gunea zabaltzekoa, baina lehenago iritsi dira lehenengo haurrak. Bazkalosteko digestioa kontu zaharrak dira antza, ze berehala murgildu dira uretan. Toallak Maalako belargunean zabaldu, oinetakoak eta arropa kendu eta prest zeuden jolaserako. Nagusiendako igerileku handia eta txikiendako bi igerileku txiki ipini ditu Udalak. Txirrista duen puzgarria ere izan dute aukeran. Arrakasta handia izan du gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak