Idoia Azkarate bergararraren lanak Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abenduaren 4a

Idoia Azkarate margolari bergararrak pintura erakusketa jarri du Espaloian. Hilaren 21era arte egongo da ikusgai 22 margolanek osatzen duten erakusketa.

Material desberdinez egindako lanak dira. Argizariak, pastelak eta akrilikoak dira nagusi. "Irudimena da nire lanaren oinarria", esan du Azkaratek. "Honen bitartez leiho desberdinak irekitzen baititut ikusleak ere protagonista senti daitezen". Margolanak salmentan ditu Azkaratek 75 eta 300 euro bitarteko prezioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak