Ibilgailuen arautegiaren gainean hausnarketa egin gura du Udalak herritarrekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko aza. 3a, 00:50
Batzarra deitu dute azaroaren 4rako, eguaztena, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da. Hilabetez eztabaida foroetan landu ostean, Udalak gura du abenduan udalbatzak oniritzia ematea, eta datorren urte hasieran indarrean sartzea.

Oinezkoen kaleetan (Salbador, Lasao, San Roke eta Espaloirako sarrera bidea) ibilgailuen erabilera murrizteko arautegia landu du Udalak. Horretarako, aurreko udazken eta neguan hainbat bilera eta elkarrizketa izan zituen kale horietako bizilagunekin. Eguaztenean, hilak 4, Udalak landutako eta iraileko Hirigintza batzordeak ontzat emandako arautegi-proposamena aurkeztuko zaie herritarrei. Hirigintza zinegotzi Iban Retolazak eta Elgeta Danon Artien ekimeneko dinamizatzaile Patxi Monterok egingo dute aurkezpena.

Herritarren ekarpenak

Aurkezpenean bertan, eta ondorengo asteetan, herritarrek aukera izango dute euren galderak eta ekarpenak egiteko. Lau bide izango dituzte horretarako:

- azaroan zehar gaiaren inguruan egingo den Foroan parte hartzea
- Udaletxeko sarreran jarri den ‘Herritarren buzoian’
- E-postaz: danonartian@elgeta.net
- www.elgeta.org webgunearen bitartez

2010ean indarrean

Asmoa da abenduan Hirigintza batzordeak herritarren eta foroko ekarpenak aztertzea, eta Udalbatzak arautegia onartzea. Oinezkoek lehentasuna duten kaleetarako ibilgailuen arautegia 2010ean sartuko litzateke indarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak