Ibilgailu berria erosteko erabakia hartu du Udalak; Toyota etxeko Hilux D-4D

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 26a, 13:03
Land Rover zaharrak matxura handia du, eta ibilgailua berritzeko unea dela erabaki du Udalak. Prezioa: 20.600 euro.

Pozik hartu dute albistea udal brigadako langileek. "Land Rover zaharra matxuratuta dago, eta konpontzeko gastu handia egin behar da", azaldu du Fernando Zenitagoia brigada buruak. "Hogei bat urte ditu dagoeneko. Gainera, erosi zenean elurra kentzeko pala ipini zitzaion, eta direkzioa apurtuta dauka".

     Otsaileko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak ibilgailu berria erostea. Toyota markako kabina bikoitzeko Hilux D-4D-GX modeloa erosiko dute. Ibilgailuaren prezioa 20.600 euro da.

Materiala eramateko

"Alde batetik bestera mugitu behar ditugun gauzak garraiatzeko erabili izan dugu Land Roverra eta erabilpen berdina emango diogu ibilgailu berriari", esan du Zenitagoiak. "Belarra moztekoa tresneria mugitzeko, gasolioa ekartzeko, lanaren arabera gu geu alde batetik bestera ibiltzeko..."

     Brigadako langileek hiru ibilgailu dituzte: traktorea, kaleak garbitzeko makina eta, orain, Toyota. Oxel Erostarbe alkatearen esanetan ibilgailu berria datorren astean iristea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak