Salbador kaleko urbanizazio lanak guztiz amaitzeko gauza batzuk gelditzen dira oraindik ere. Egunotan, Iberdrolako langileak kale horretako argindar kable sistema guztia lurperatzen ari dira.
Kalearen goiko aldetik hasi ziren martitzenean eta beheruntz egin dute lan. "Barikura arteko lana daukagu. Lau bat eguneko kontua guztia ondo badoa", adierazi dute lanean diharduten Iberdrolako langileek.