Iban Arantzabal: "Sortzen jakuzen dudatxuok konpontzeko"

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abe. 20a, 17:22
Badihardugu euskara elkarteak argitaratu du Iban Arantzabal elgetarrak egindako Elgetako aditz taulak.

Urtarrilean egingo dute Elgetako aditz taulen aurkezpena, baina aurreratu dezakegu lana amaituta eta erabilgarri dagoela dagoeneko. Filologia ikasketak egiten ari zenean hasi zen proiektu honekin Iban Arantzabal elgetarra. Urte hauetan guztietan taulak osatzen eta lana hobetzen joan da.
Erabilera errazeko liburuxkan aditz taulak aurkituko dituzue, Elgetako euskalkiari dagozkion aditz formak. "Euskalkixan, edo herriko berbetan dihardugunian, askotan ez dogu jakitzen esaldixa zelan amaittu, aditza zelan jokatu. Horrei zalantxoi erantzuna emoteko dare taulok". Elgetako euskara beharrezkoa dela uste du Arantzabalek. "Gure artian komunikatzeko erabiltzen dogun erregistrua da. Gertukua
dalako, belaunaldiz belaunaldi jaso dogulako. Garrantzitsua da
erderetara ez pasatzeko be", esan du. Taulak osatzeko material gehiena Jose Luis Gallastegi eta Miren Arantzetarekin izandako elkarrizketetatik atera du Arantzabalek. Alberto Telleriaren laguntza ere oso garrantzitsua izan dela adierazi du.


Goibekoko bazkideendako doan
Ana Gillegi euskara zinegotziaren esaten lan garrantzitsua da. "Euskalkia galtzen ari gara eta arduratuta nago gazteen artean gero eta gehiago entzuten delako erdara". Goibeko elkarteko bazkideek doan jasoko dute lana etxean. Gainerakoek, salgai aurkituko duzue 3 eurotan Ana Mariren dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak