Iazko bikote berak jokatuko dute Frontenis txapelketako finala

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko apirilaren 21a

Eñaut Arantzetak eta Haritz Gallastegik jantzi zuten txapela iaz eta finalean izango dira aurten ere. Beste bikote finalista, iaz moduan, Mikel Beretxinaga eta Hodei Zenitagoia. Finala maiatzaren 1ean jokatuko dute.

Domeka goizean jokatu zituzten finalerdiak, eta bikote faboritoek egin zuten aurrera. Zailtasun gutxirekin egin zuten, gainera, aurrera.

Finalerdietako emaitzak

. Hodei Zenitagoia-Mikel Beretxinaga/Adrian Gorostiza-Asier Osoro   25-14
. Haritz Gallastegi-Eñaut Arantzeta/Asier Untzetabarrenetxea-Asier Morales   25-09

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak