Ia hiru milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak

Maider Arregi 2007ko mai. 24a, 12:33

Elgetako Udalak orain onartu ditu 2007 urterako aurrekontuak. Ia hiru milioi euroko aurrekontua onartu dute EAJ-EAren aldeko botoekin. Aralarrek aurkako botoa eman zuen. Aralar kexu agertu da aurrekontua aurkezteko data asko atzeratu delako. Aldi berean, diote aurrekontu horiek gabezia handiak dituztela.

Ia 50.000 euroko kreditua da Elgetako Udalak honakoan eskatu duena eta beste 60.000 euroko gastua egin beharko du aurreko kredituari aurre egiteko. Patxi Basaurik esan du inbertsio handiak egin direla aurreko urteotan eta aurrekontuotan ez dagoela proiektu nabarmenik.  

Uruburuko urbanizazio lanek eraman dute aurrekontuotan inbertsioen kapituluan diru-sailik handiena. 775.000 euro hain zuzen ere. Pertsonal eta gastu arruntetarako 500.000 euro eramango dituzte bakoitzak. Beste maila batean, zerbitzu sozialak hobetzea helburu duen Bideberri egitasmoak 23.597 euro beharko ditu. Irisgarritasun lanak egiteko 16.309 euro aurreikusi dira eta jubilatu elkartearen lokalaren alokairurako 15.201 euroko beharko dira.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak