"Hotela, taberna eta jatetxea ditugu zabalik"

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko apirilaren 3a

Gazteak dira Elgetako hoteleko jabe berriak. Paolo Fabris, sukaldaria, Venezia inguruko herri txiki batekoa da. Liza Perrinet, berriz, Bordele ingurukoa.

Nolatan hartu duzue hotela?
Egunkari batean ikusi genuen iragarkia eta Elgeta  ezagutzera etorri ginen. Asko gustatu zitzaigun herria eta buru-belarri sartu gara honetan.

Baduzue eskarmenturik ostalaritzan?
Paolo sukaldaria da. Amsterdam eta Donostian ikasitakoa da.  Nik (Liza) lagundu egingo diot

Ondo joan zaizue hasiera?
Bai. Taberna inauguratu genuen eta pintxoak atera genituen. Jendeak gustura hartu zituen eta jatera etortzen hasi da.

Zer ematen duzue?
Sukaldaritza landua egiten dugu. Arraina eta mariskoa, gehien bat. Gure ardo karta ere oso berezia da. Erreserba egitea ezinbestekoa da momentuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak