Hiru ikastaro proposatzen ditu udalak urtarrilerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 16a, 22:17
Nagusien zaintzan, web orrien diseinuan eta antzerkian trebatzeko ikastaroak.

Guztiak doan eskainiko ditu Udalak, lehenengo biak nagusiendako eta hirugarrena 3. mailatik gorako umeendako euren artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin.
Lehenengoa hasten web orrien diseinuaren gainekoa izango da. Urtarrilaren 11tik 22ra  eskainiko dute, egunero bi ordu; 18:00-20:00. Ez dute adin mugarik ipini, eta izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 7ra bitartean udaletxean.

Nagusien zaintza

Urtarrilaren 19an, berriz, nagusien zaintzan trebatzeko ikastaroa ipiniko dute martxan. Doakoa eta 12 orduko batez ere herritarrak gonbidatu nahi ditu Udalak bertan parte hartzera horrelako egoeratan "hutsune handiak daudelako, eta azpiegitura gutxien beraiek dituztelako". Eibarko Adindu gerontologia zerbitzuko psikologo batek gidatuko ditu martitzenetan eta eguenetan 15:30etik 17:30era egingo diren saioak.

Antzerki tailerra

Umeendako, berriz, Eibarko Zurrumurruka taldearen antzerki tailerra proposatzen du Udalak. Zapatu arratsaldetan egingo da, 16:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak