Hiru etxebizitza tasatu zozketatuko ditu atzera ere Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko irailaren 22a

Uruburuko etxebizitza tasatuak 18 dira, baina hiru jabe barik daude. Udalak laster zozketatuko ditu atzera ere.

Uruburun hiru etxebizitza tasatu daude jabe zain. Arrazoi ezberdinengatik hasierako onuradunek atzera egin dute. "Etxebizitzari ezetz esan diotenek idatziz erantzun digute", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Kontratua sinatuta zutenek eta atzera egin dutenek uko egitearen agiria sinatu dute". Udalak itxaron zerrenda zeukan, baina agortu egin da. Hala, etxebizitza horiek atzera ere zozketatu egin beharko dira.

Baldintza plegua prestatzen

Egunotan hiru etxebizitza tasatu horien zozketa berrian parte hartu ahal izateko baldintza plegua prestatzen ari dira Elgetako udaletxean.
Baldintza horiek osoko bilkuran onartu beharko dituzte. Gero, epe bat zabalduko da interesatuek izena eman dezaten. Orduan egingo da zozketa. Udalak espero du zozketa hori "epe laburrean" egin ahal izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak