Hilero batzartuko dira kirol foroan parte hartuko duten herritarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 10a, 15:08
Lehenengo bileran zortzi lagunek hartu zuten parte. Metodologia eta bilera dinamika finkatu zituzten.

Elgetako Udalak denon artean erabaki nahi du herriak zelakoa izan behar duen 10 urte barru. Hala, 'Elgeta danon artian' egitasmoaren barruan hainbat eztabaida foro zabalduko ditu. Herri partaidetza sustatzeko eztabaida foroak izango dira. Lehenengoa martxan ipintzen, kirol foroa izan da.

Herritarren partaidetza helburu

'Herritarren iritzia ezagutu eta elkarrekin etorkizuna eraikitzeko asmoa dugu', adierazi du kiroletako zinegotzia den Rebeka Uberak. Lehenengo batzar honetan kirol ekintzak sustatzeko interesa duten hainbat pertsona elkartu ziren. Esaterako, Elgetako kirol teknikaria den Xabi Gabiña, pilota eskolako arduradun Juan Luis Ubera edo Elgetako zinegotzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Iñaki Ugarteburu.
     Metodologia eta bilera dinamika finkatu zituzten lehenengo bilera horretan. Lantalde finko bat osatu eta hilero biltzea ere erabaki zuten. "Kirolaren inguruko eztabaida foroa irekia da. Partaide berriak ongi etorriak izango dira", gaineratu zuen Uberak.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak