Hilean behin hitzordua dantzan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 12a, 00:13
Hilero, azken domekan, dantzan egiteko elkartuko dira Espaloia kafe antzokian. Lehenengo saioa urtarrilaren 31n egingo dute.

Plazako dantzekiko zaletasuna gora datorren fenomeno bat da. Gero eta gehiago dira han eta hemen antolatzen diren ikastaroak. Hori ikusita, Elgetako kafe antzokitik dantzazale horien guztien topagune bihurtu daitekeen ekimen bat proposatu dute, hitzordu finko bat. Hilero, azken domekan, dantzan egiteko elkartuko dira.

Lehen saio, hilaren 31n

Dantzaldi irekia da proposatzen dutena, Euskal Herriko zein Europako dantza tradizionalak batuko dituena. Kalejiran, korruan, taldean edo bikoteka egiteko dantza errazak izango dira guztiak. "Nahi duten guztiek dantzan parte hartzeko modukoak", adierazi du saiootan gidari lanak egingo dituen Patxi Monterok. "Ekimen ludikoa egin gura dut", adierazi du Monterok. "Helburuak dira taldean elkarrekin gozatzea, Euskal Herriko dantzak ezagutzea eta praktikatzea eta Europako folklorea deskubritzea". Eta adierazi du dantzak parte hartzaileen mailaren arabera aukeratuko dituela.

Gehienetan grabatutako musikarekin egingo dute dantzan, eta asmoa da hiru hilean behin talde bat gonbidatzea zuzeneko emanaldia egiteko. Aurreratu dute martxoko saioan, erromeria Jainagak eta Narbaizak alaituko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak