Hilaren 29an, zapatua, jarriko du Udalak martxan Gazteleku zerbitzua

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abenduaren 20a

Izaskun Ojanguren elgetarrak egingo ditu dinamizatzaile lanak aurten.

Hilaren 29an, zapatua, zabalduko ditu ateak Elgetako gaztelekuak. 1992tik 1997ra jaiotako gazteei zuzendutako zerbitzua da eta ikasturte honetan Izaskun Ojanguren elgetarrak egingo ditu dinamizatzaile lanak.


Apirilaren 1era arte

Zapatu eta domeketan egongo da zabalik, 16:30etatik 20:30etara, apirilaren 1era bitartean. Urte osoko kuota 30 eurokoa da. Familia bereko bi gazte izanez gero, bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu. Hiru izanez gero, berriz, 20 euro.
Interesatuek Udalak Kutxan duen kontuan sartu behar dute dirua eta jarraian ordainagiria udaletxera eraman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak