Sei elgetar daude uneotan Bergarako Mizpirualde egoitzan. Urtero legez Erretiratuen elkartearen eta Caritasen laguntzarekin gizarte zerbitzuetatik bisita antolatu dute hilaren 21erako. Santo Tomas eguna dela aprobetxatuz askaria egingo dute Mizpirualden 16:30ean hasita. Txistorra pintxo gozoak prestatuko dituzte. Jarraian, dantzaldia ere egingo dute. Udalak deialdi irekia egin die parte hartzeko interesa duten herritarrei. Informazio gehiago udaletxean aurkituko dute.