Egun pasa ederra egin zutela jakinarazi digute. Hamaiketan meza entzun zuten urtean zehar hildako erretiratuen alde. Jarraian jokoak izan zituzten eta Krabelin jatetxean bazkaldu zuten. Arratsaldean dantzaldia egin zuten. Lehiaketak ere antolatu zituzten, baina Elgetako erretiratuak ez ziren parte hartzera animatu. Dantza saio batzuk, baina egin zituzten.