Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elgetako Espaloia Kafe Antzokia dantzariz beteta ikusi dugu gaur iluntzean. 'Herrixa dantzan' ekimenak sekulako arrakasta izan du bere lehenengo saioan. Hilero, azkenengo domeketan, Espaloian dantza saio irekiak egingo dituzte. Gaurkoa lehenengoa izan da eta deialdiak erantzun bikaina izan du. 100 pertsona inguru elkartu dira; gazte eta nagusi, gustura ibili dira Patxi Monteroren gidaritzapean. Monteroren esanetan "jendeak dantzan ondo pasatzea da helburu nagusia" eta herritarren aurpegiak ikusita uste dugu helburua bete dela.