'Herrixa dantzan' dantzaldi irekia domekan

Maider Arregi 2010ko mai. 24a, 11:21
Maiatzaren 30ean, domeka, 19.00etan, egingo da 'Herrixa dantzan' dantzaldi irekiko azken saioa. Espaloia Kafe Antzokian izango da eta sarrera doan da. Ekaina, uztaila eta abuztuan ez da saiorik izango. Irailean berriz ekingo diegu dantzaldiei, ohi bezala, hileko azken domekan.

Dantzarako aukera gehiago

Dantzarako aukera bereziak izango dira ekaina eta uztailean. Ekainaren 12an, koadrilen egunean, bazkalostean dantzaldia izango da plazan, Arrabots talde berriaren eskutik. Dantza tradizionalak jotzen dituzte, dantza gidari eta guzti. Arrabots taldeko musikari batzu eta dantza gidaria, Tapia eta Leturiarekin jardundakoak dira. Herrixa Dantzan-en tankerako saioa izango da.

Uztailaren 3an, Azoka Nagusiko jaien egitarauaren barruan, Jainaga eta Narbaiza bikotea plazan arituko dira. (Martxoko Herrixa Dantza saioa animatu zutenak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak