Herritarren Foroa deituko du Udalak gutxi barru

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko maiatzaren 13a

Besteak beste agintaldiko plana egiteko eta Agenda 21 lantzeko deituko du.

Oxel Erostarbe alkateak jakinarazi du Udala Herritarren Foroa deitzeko asmotan dabilela. "Pentsatzen dugu agintaldiko plana egiterakoan herritarren ekarpenak kontuan hartu behar ditugula, eta Herritarren Foroa deituko dugu horretarako". Alkateak esan du lehenik lantalde bat osatuko dutela udaletxeko alderdi politikoekin "proiektua elkarrekin aurrera eramateko". Herritarren Foroa nola egituratu eztabaidatuko dute bertan ekainetik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak