Herrirako hobekuntzak eta Aixolako zentroa, Markel Olanoren bisitan berbagai

Txomin Madina Milikua 2010eko martxoaren 22a

Markel Olano diputatu nagusia eta Eneko Goia Azpiegituretarako diputatua Elgetan egon dira gaur goizean eta Oxel Erostarbe alkatearekin eta beste zenbait zinegotzirekin bilera egin dute herriko beharrak bertatik bertara ezagutzeko.

Aldundiko ordezkariek saihesbide berria egiteko exekuzio proiektua idazteko konpromisoa hartu dute eta Udaleko arduradunek, gasa eta zuntz optikoa herrira ekartzeko eskatu dute, baita eta Domingo Iturbe Patronaturako diru gehiago ere.

Aixolako adin txikikoen zentroari buruz ere egin dute berba bi erakundeetako ordezkariek. Bi aldeek onartu dute aurrerapausoak eman direla, baina Udaletik oraindik ere dituzten kezkak jakinarazi dizkiete Aldundiko ordezkariei.

Udaletxean bildu dira Aldundiko eta Udaleko ordezkariak eta horren ostean, Domingo Iturbe Patronatura egin dute bisita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak