Herriko langabeziak gora egiten dihardu ekainetik hona

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko urriaren 4a

Urrian, langabezia tasa %8,33koa da. 41 elgetar daude izena emanda langabezia bulegoan.

Urte hasieratik ekainera bitartean langabeziak behera egin zuen Elgetan. Joera hori aldatu egin da eta udan hasitako goranzko bideari eusten diote datuek, zoritxarrez. Langabezia tasa txikiena zuen Debagoieneko herria izateari utzi dio Elgetak. Leintz Gatzagak (%6,02) eta Oñatik (%7,16) datu hobeak dituzte une honetan.

Elgeta Debagoieneko bataz bestekoaren azpitik jarraitzen du, hala ere. Bailaran 3031 langabetu daude; tasa %9,78 da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak