Herriko hiru proiektu diruz laguntzeko eskaera egin du Mendi Batzordeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abe. 17a, 16:21
Elgetako mendi batzordeak hiru proiektu diruz laguntzeko eskaera egin dio Mendi Nekazaritzari; proiektuon aurrekontua 45.753 eurokoa da.

Hiru proiektu aurkeztu ditu aurten Elgetako mendi batzordeak Mendi Nekazaritzan. Aurrekontu handiena Azurtzako baserrietara ur hornidura eramatea helburu duen proiektua da. Elgetako Udalak 22.802 euroko aurrekontua aurkeztu du.
    Arraoz baserrira doan bideak ere segurtasun neurriak hartzea eskatzen du. Hala, bide bazterretan segurtasun hesiak jartzeko eskaera egin du Udalak. Proiektu honek 14.130 euroko aurrekontua dauka. Azkenik, Egoetxeaga auzoko baserrietarako bidean konponketak lanak behar direla-eta, 8.821 euroko aurrekontua duen proiektua aurkeztu dio Udalak Mendi Nekazaritzari.
    Mendi Nekazaritzak, orain, proiektu horiek onartzen dituen edo ez erabakiko du eta ondorioz diruz lagunduko dituen edo ez.  Normalean, emandako dirulaguntza proiektuen aurrekontuaren %65eko izan ohi da. Udalak beste zati bat ordainduko luke eta auzotarren esku geratuko litzateke beste zati bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak