Herrian hutsik dauden eraikinei erantzuna ematea da Udalaren proposamena

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urriaren 27a

Birgaitze Plan bereziaren aldaketa proposamena aurkeztuko dute eguaztenean, hilak 28, udaletxean. Herritar guztiak daude gonbidatuta. 19.00etan hasiko da batzarra.

Oxel Erostarbe alkateak bere blogean aurreratzen duen moduan urte erdiko lana da bihar, eguaztena, herritarrei aurkeztuko dietena. "Alkatetzaren ardura hartu genuenean, argi geneukan gure etxebizitza politika ez zela oinarrituko herri ondoko landak okupatzean. Gure apustua izan da erantzun bat ematea herrian hutsik zeuden eraikinei", irakurri diogu.

Garapen jasangarria

Bizi dugun krisi ekonomikoa tarteko alkateak uste du ez proposamena ez dela epe motzean garatuko, baina landutako proposamenak garapen jasangarri batendako oinarriak ipiniko dituela.

Aldaketa proposamena bihar, eguaztena, aurkeztuko dute jendaurrean, baina laburbilduta hauek dira egiten diren proposamenak:

1.- Hutsik dauden eraikinak eraberritzea.
2.- Babestutako hamaika etxebizitza egiteko aukera jasotzen da.
3.- Lokalak eta ganbarak etxebizitza bihurtzeko aukera egongo da. Beti be, erdigunea merkataritzarako mantenduta.
4.- Aparkaleku bat egiteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak