Herri mailako esku pilota txapelketak baditu irabazleak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 2a, 00:48
Gazteetan David Peñalverrek eta Txomin de Vegak irabazi dute finala. 40 urtetik gorakoen mailan, berriz, Alex Arantzabalek eta Koldo Goenagak.

Urtezahar egunean ez zen txantxarik egon udal pilotalekuko kantxan. Herri mailako pilota txapelketako bi finalak jokatu ziren 12:00etan hasita eta ikusmina zegoen harmailak bete egin ziren-eta.
Gazteen finala jokatu zen lehenengo. Aurreko urteko bikote irabazlea zen faboritoa eta David Peñalverrek eta Txomin de Vegak ez zuten huts egin. Jon Irazabalek eta Mikel Ormaetxeak lan ona egin zuten finaleko lehian, baina ez zen nahikoa izan.

Nagusietan, estuago

Txapela garestiago egon zen 40 urtetik gorakoen finalean. Hemen, partidu estuagoa eta tanto borrokatuagoak ikusten aukera egon zen. Anjel Ibarluzea eta Alberto Telleria faboritoak jarri ziren hasieran aurretik, baina berdintzea lortu eta norgehiagoka irabazi zieten Alex Arantzabalek eta Koldo Goenagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak