Herri galdeketaren aldeko sinadura bilketa egingo dute domeka eguerdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urriaren 16a

Domekan sinadura bilketa egingo dute herriko plazan 11:30etik 13:30era herri galdeketaren alde.

Espainiako auzitegi konstituzionalak herri galdeketa debekatu ostean EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek aurkeztutako adierazpena sinatzeko aukera izango dute herritarrek. Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko galdeketa beharrezkoa dela jasotzen du agiriak. "Sinatzeko gonbita egiten diegu iritzi eskubidea urratu zaiela uste duten herritarrei", esan dute bultzatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak