Herri bazkaria eta kontzertua bihar, zapatua, gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko martxoaren 14a

Sus Scrofa eta Joxpa taldeek egingo dute kontzertua, bihar, 22:30ean gaztetxean.

Badira hiru aste Elgetako gaztetxekoak XII. urteurrena dela-eta ekintzak burutzen ari direla. Aste bukaera honetan egingo dituzte, baina, ekitaldi nagusiak. Urteroko herri bazkaria antolatu dute eta eguna giro onean amaitzeko kontzertua egingo dute gaztetxean bi taldek.
Bihar, zapatua, trikipoteoarekin emango diete hasiera ospakizun ekitaldiei. 14:30ak aldera bazkaria egingo dute. Aurten ere bertsolariak izango dira bazkari ostean giroa animatuko dutenak. Andoni Otamendi, Mikel Arrillaga eta Alaia Martin bertsolariak, hain zuzen ere. Iluntzean, atzera ere, trikipoteoa egingo dute eta egunari amaiera emateko kontzertua dago iragarrita gaztetxean bertan.


Bi talde, 22:30ean
Bihar goizeko ordu txikietara arte luzatu nahi dute festa gaztetxean. Sus Scrofa boskote durangarrak punk rock doinuak egingo ditu 22:30ean hasita. Ondarroako Joxpa taldeko laukoteak, berriz, hainbat talderen bertsioak joko ditu. Publikoa dantzan jarri nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak