Herri-altzarien aurkako erasoak eta apurketak izan dira jaietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko uzt. 11a, 16:22
Elgetako Udalak bere ardura azaldu du aspaldian herri-altzariek jasan dituzten apurketengatik.

Ferixa Eguneko jaietan ere eraso bat baino gehiago gertatu dira. "Sei zakarrontzi erre dituzte, frontoiko atea apurtu dute eta kaleak garbitzeko hartu den enpresaren makina erretzen saiatu dira", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Torrealdeko auzotarrek amatatu zuten sua makinaren zepiloetan".

Sarritan azkenaldian

Ez da horrelakoen aurrean Elgetako Udalak bere ardura plazaratzen duen lehenengo aldia.  Maiatzaren 23an apurtuta aurkitu zituzten Maala parke inguruan dauden farola guztiak. Kolpeka apurtu zituzten izan ere kristal guztiak lurrean aurkitu zituzten. Kultura etxean ere eraso bat baino gehiago izan dira. Su-itzalgailuen hauts guztia eraikineko  eskaileratan zabaldu dute gutxienez hirutan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak