Helduendako eskoletarako informazio bilera gaur

Jon Berezibar 2008ko martxoaren 17a

Kultura Etxean 19:00etan da bilera. Helburua da Udalak jakitea herrian zenbat interesatu dauden helduendako eskolak antolatzeko, 2008-2009 ikasturterako aukera dago-eta helduen hezkuntza programa barruan hainbat ikastaro herrian egiteko. Matrikula epea irailean irekiko da, baina maiatzerako jakin behar du Udalak herrian talderik osatuko den edo ez. Eskainiko diren ikastaroak euskara, ingelesa eta frantsesa dira. Astean bi egunetan bi orduko eskolak izango dira. Kultura orokorra eta irakurketa- idazketa ikastaroa antolatzeko aukera ere badago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak