Hektarea eta erdi erre zituen atzo Goimendi auzoan piztutako suak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko irailaren 23a

Suak 12 urteko pinudia erre zuen Azula ondoko lursail batean. Argitzeke dago sua nola piztu zen.

Mendikoi nekazaritza garapenerako bulegotik azaldu dute 14:45ean jaso zutela abisua eta 17:00ak arte ez zutela sua kontrolatzea lortu. Itzalketa lana gogorra izan zela esan digute. “Basoan sartu zen sua eta enbor eta zikin asko zegoen. Ez genuen sua 22:00ak arte guztiz itzaltzea lortu. Gainera, gunea 01:00ak arte egon zen zaindua”. Suhiltzaileak, Aldundiko basozaina eta Oñatitik etorritako lau laguneko taldea gehi Elgoibartik igotako hiru laguneko taldea aritu ziren sua itzaltzeko lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak