Heavy, punk eta metal doinuak gaur Espaloian, Danbaka estreinatzeko

Ubane Madera 2010ko urr. 22a, 10:30
Estreinaldi indartsua izan behar du Danbakaren laugarren edizioak gaur gauean, egubakoitza. Elgetako Espaloia antzokian da hitzordua, 22:30ean. Gaur, Black River (Oñati), Desprezio (Soraluze), Lord Witch (Bergara) eta La-Tox (Bergara) taldeek jardungo dute lehian. Sarrerak bost eurotan izango dira salgai, hiru eurotan, Gaztekutxarekin.

Guztira, 20 talde izango dira lehian Danbakaren laugarren edizio honetan. Gaurkoaren ondoren, beste lau kontzertu izango dira: azaroaren 5ean, 19an eta 26an eta abenduaren 17an. Hiru talde onenak sailkatuko dira urtarrilaren 14ko finalerako.

Epaimahaia aspaldiko lagunek osatuko dute: Jul Bolinagak, RIP taldeko gitarra-jotzaile ohiak; Iñaki Bengoak, Gose taldeko kide eta Shot! grabazio estudioko arduradunak; Amaia Arriaranek, Arrasate Musikaleko Big Band taldeko abeslari ohiak; bere garaian Txibisto musika aretoan jardundako Julen Narbaitzak; eta Iker Barandiaran kazetari arrasatearrak. 

Gaurko aurkezle lanak, berriz, Maider Arregi Goienako kazetariak egingo ditu.

Sarrerak, 5 eurotan, irratian, doan
Kontzerturako sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira (3 euro Gaztekutxarekin). Kontzertu guztiak –finala barne– ikusteko bonuak 22 eurotan jarriko dituzte salgai (12 eurotan Gaztekutxarekin). 

Horrez gainera, sarrerak doan eskuratzeko aukera ere izango da, gaur bertan sarrerak zozketatuko dituztelako Arrasate Irratian, 11:45ean (irratia@goiena.com).



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak