Hautetsien soldatak onartu eta batzordeak banatuko dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko uzt. 10a, 22:50
Patxi Basauriren taldeak ez du batzorderik hartuko eta Aralar EAE-ANVkin negoziatzen dihardu.


Hilaren 12an, eguenean, egingo dute Elgetan agintaldiko lehenengo osoko bilkura. Plenoa 20:00etan hasiko da.
Oxel Erostarbe alkateak adierazi du hautetsien soldatak erabakiko dituztela egueneko bilkuran. "Ez ditugu kopuruak oraindik erabaki, baina dakiguna da alkatearen soldata jaitsi egingo dela". Plenoan alkatearen soldataz gain zinegotziena ere erabakiko dute.


Batzordeen banaketa
Halaber, egueneko plenoan erabakiko dute batzordeetako arduren banaketa. "Zenbat batzorde izango ditugun aztertzen ari gara egunotan. Egueneko plenoan aurkeztuko dugu gure proposamena", esan du Erostarbek.
Batzordeetako arduren banaketari dagokionez Elgetako Aralar Eusko Abertzale Ekintza-ANVkin negoziatzen dihardu. "Ez dugu oraindik ezer sinatu eta ez dakigu, azkenean, udal gobernuan sartuko diren ala ez".
Patxi Basauriren taldeak, bere aldetik, hasieratik esandakoa mantenduko du. Agintaldi berrian oposizio lana egingo dute taldeko hiru zinegotziak. Ez dira udal gobernuan sartuko eta ez dute batzorderik hartuko. Egueneko plenoan, beraz, gauza asko argituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak